ERRADIOAKTIBITATEA
Partikulak galtzea edo jasotzea. Fenomeno horri erradioaktibitatea esaten zaio. Zenbait nukleo atomikotan gertatzen den prozesua da, eta honen ondorioaz, nukleo atomikoek erradiazioa igortzen dute. Erradiazioa hiru eratakoa izan daiteke:
ISOTOPO ERRADIOAKTIBOEN ERABILERAK
Hiru erabilera nagusi dituzte:
Auzitegi-medikuntzako ikerketetan, munizio-hondakinak hautemateko erabiltzen dira isotopo erradioaktiboen teknikak.
Zenbat gaixotasun diagnostikatzeko, substantzia bat sartzen zaie gaixoei, energia gutxiko erradiazioa igortzen duen isotopo erradioaktibo bat duena.
Minbizi mota batzuk sendatzeko. Energia askoko erradiazioa igortzen duten erradioisotopoek zelulak ugaltzeko prozesuari eragiten diote.
HONDAKIN ERRADIOAKTIBOAK
Isotopo erradioaktiboei loturiko jarduera guztiek hondakinak sortzen dituzte, eta haiek egoki tratatu eta bildu egin behar dira. Oinarrizko bi ezaugarri dituzte:
MARIE CURIE
Marie Curie Sklodowska (1867-1934), Poloniar kimikari eta fisikaria izan zen. 1903 an, Fisikako Nobel saria eman zioten erradioaktibitatea ikertzeagatik, Marie eta Pierre Curiek (bere gizonak) material erradioaktiboak ikertu zituzten, uranioa batez ere, pechblenda edo uraninita forman. Pechblendatik irten zen uranioa pechblenda bera baino erradioaktiboagoa zen. Bi zientzialariek pechblendak uranioa baino erradioaktiboagoa zen beste elementu bat zuela bere barnean suposatu zuten. Horretaz aparte, torioak erradioaktibitatea sortu ahal zuela aurkitu zuten. Urteetan zehar, pechblenda lantzen segitu zuten eta beste bi elementu isolatu zituzten: polonioa (1898) eta radioa; eta 1911n, Kimikako Nobel saria jaso zuen, radio metalikoa isolatzeagatik. 1910ean gramo puru bat radio lortu ahal zela frogatu zuen. Hurrengo urtean, Kimikako Nobel saria jaso zuen, radioa eta polonioa aurkitu eta radioa bakartu izanagatik. Lehen bezala, ez zuen bakartzea patentatu, zientzialari guztiek azter zezaten. Marie Curie bi Nobel Sari lortzen lehen emakume eta pertsona izan zen. Handik aurrera, elementu horrekin egin zuen lan bere izena zuen laborategi batean: Curie laborategian.

- Alfa erradiazioa: bi protoiz eta bi neutroiz osaturiko partikulak dira. Karga positiboa dute eta oso arin igortzen dira; erradiazio ionizatzailea esaten zaio. Izpiak sartzeko oso ahalmen txikia du.
- Beta erradiazioa: elektroiz dago osaturik. Karga negatiboa du, eta oso masa txikia. Alfa erradiazioak baino ahalmen handiagoa du izpiak sartzeko.
- Gamma erradiazioa: erradiazio neutroa da, argiarena bezalakoa. Izpiak sartzeko ahalmen handia du: erradiazio hau geldiarazteko, berunezko edo hormigoizko xafla sendoak behar dira.
ISOTOPO ERRADIOAKTIBOEN ERABILERAK
Hiru erabilera nagusi dituzte:
- Energia iturri gisa: Zentral nuklearretan, energia asko lortzen daisotopo erradioaktiboen fisioa aprobetxatuz. Zentral hauetan, uranioa eta plutonioa dira erregai ohikoenak.
- Ikerketa eta esperimentu zientifikoetan: Isotopo erradioaktiboen nukleoak alfa, beta edo gama erradiazioa igortzen dute desegiten direnean. Erabilera hau dute:
Auzitegi-medikuntzako ikerketetan, munizio-hondakinak hautemateko erabiltzen dira isotopo erradioaktiboen teknikak.
- Medikuntzan: Gehienbat erabiltzen dira.
Zenbat gaixotasun diagnostikatzeko, substantzia bat sartzen zaie gaixoei, energia gutxiko erradiazioa igortzen duen isotopo erradioaktibo bat duena.
Minbizi mota batzuk sendatzeko. Energia askoko erradiazioa igortzen duten erradioisotopoek zelulak ugaltzeko prozesuari eragiten diote.
HONDAKIN ERRADIOAKTIBOAK
Isotopo erradioaktiboei loturiko jarduera guztiek hondakinak sortzen dituzte, eta haiek egoki tratatu eta bildu egin behar dira. Oinarrizko bi ezaugarri dituzte:
- Oso arriskutsuak dira. Hondakin kantitatea txikia izan arren, gizakientzat arriskutsua den erradiazioa igor dezake.
- Asko irauten dute. Hondakin batzuek milaka urtean igortzen dute erradiazioa.